XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKEL ATALA

EZKION ZER?

- Eup, Maixu.

Sartu leike, ala ez?.

- Zergatik diozu, Martin? Barre-gure alzera?.

- Barregure ez iñolatan, Maixu.

Lenago beste gela batean egoten giñan da.

Gañera orain beste egin bear asko ere izango dituzu zuk noski, ta bururatu zait bear bada aize ozkirria artzeera bidalduko nazula.

- Gaiztakerikin zatozkit, Martin, edo illea artzera?.

- Ez bada, Maixu, ez.

Iñori illea artzeen oraindik ez det ikasi, ta gaiztakeri aundirik ez det uste nere biotzean daanik.

Gertatzen daana da leenago beste gela batean bizi ziñaala, ta eginkizunak ere orain ez dituzula leengoak.

Orregatik galdetzen nizun ea sartu leiken ala ez.

- Tira bada, Martin.

Gaiztoa etzera izango, ille-artzallea ere ez, baña azkarra bai.

- Eskerrik asko, Maixu... Izan diteke zuk asti aundirik ez izatea alperrikako jardunetan galtzeeko, ta besterik gabe sartuko naiz, zure baimenarekin, gaurko sallean.

Ezkioko gertakizun oriek dirala ta zer esan edo zer oldoztu bear degu?.

- Bada, Martin, ni ez naiz izan oraindik toki ortan, eta jakiña, ez det ezer ikusi.

Eta zu izan alzera?.

- Izan naiz bada, Maixu.

- Eta ikusi aldezu Ama Birjiñaren irudia?.

- Ez det bada ikusi irudi zoragarria.

Nunbait merezi ez nere Zerutar Amaren irudia ikusterik.

Orratio, Ama Birjiña, Zeruan, oso-osorik, dan bezela, bere edertasun zoragarrian gau gabeko egun betiko batean ikusteko asmoa ta itxaropena badaukat.

- Ederki esana, Martin.

Ortarako gera kristauak, eta Maria guztiz garbiaren zale osokoak.

- Ezkio zorioneko ortan ez det ikusi Ama Birjiñaren irudia, baña gauza ikusgarririk eta arrigarririk asko bai.

Zer zan ura, Maixu? Irurogei milla persona izango giñan gutxienez, an Anduaga alde artan batu giñanak.

Danak, edo geyen-geyenak, zinesmen eta goizaletasun bizi-bizi batek eramanik.

Errosario deuna errezatu genduan.

Letaniak asitzerakoan, besoak gurutzaturik genduzkan.

Ba zan orduantxe Anduagako soro baztarretan goi-zaletasuna.

- Adi zazu, Martin.

Aurrera jarraitu baño len, gauza bat argitan jarri bear didazu.

Ezkio bezin laixter aitatzen didazu Anduaga.

Bi izen oriek gauza bat aldira, ala?.

- Ez, Maixu, eta aundia da gauza oek zuk ez jakitea.

Gauza bat da Ezkio beste bat Anduaga eta beste irugarren bat Santa Luzia, iru izen oriek naastu samarrik arkitzen badira ere.

Ezkio edo Ezkioga da agerkizun oriek izaten dirala esaten duten tokiaren Udal edo Ayuntamentuaren eta Parrokiaren izena.